Txistularien V. Alardea.

Trintxerpen ospatuko da. Ekainak 9 larunbatean, Txistularien V. Alardea ospatuko da Trintxerpen. Danbolin Musika Eskolatik 10 ikasle joango dira Elena Errasti irakaslearekin. Kontzertua Serafin Esnaola plazan izango da, 20:00etan. Irakurri

Udaltzaingoaren oharra

Zarauzko Triatloia Honen bitartez jakin arazi nahi dugu datorren Larunbatean, ekainak 9, Zarauzko triatloia jokatuko dela. Horren ondorioz, hainbat errepide mozketa egingo dira Orion. Zarauztik Oriora: N-634 itxita egongo da 16:00-18:00 artean. Oriotik Zarautza: [...] Irakurri

Ziklomotorren azterketa teknikoa berriro

Ziklomotorren azterketa teknikoa berriro Herriko ziklomotoreek azterketa teknikoa (ITV/IAT) egin ahal izango dute Orion bertan, uztailaren 3 eta 4an. Udaltzaingoak jakinarazi nahi die ziklomotoreak dituzten herritar guztiei aukera izango dutela horien azterketa teknikoa egiteko [...] Irakurri

‘Topagune berdea’ ostegun arratsaldean bilduko da

Udalak ingurumen gaiak aztertzeko sortutako aholku batzordeak bilera egingo du datorren ostegunean, ekainak 7, 19:00etan, kultur etxean. Topagune berdea aldiro-aldiro biltzen da, Udalari aholku emateko ingurumenari dagozkion gaietan. Batzordea irekia da eta, beraz, ingurumen [...] Irakurri

Goian bego, Karmele Esnal

Orioko udalbatzarrak, maiatzaren 31n egindako ohiko bilkuran, adierazpen instituzional bat onartu zuen, aho batez, Karmele Esnal oriotar zendu berriaren omenez. Adierazpen instituzionalak honela dio, hitzez hitz: Karmele Esnal zendu zen atzo, ohorezko euskaltzaina eta [...] Irakurri

Ekainaren 9an izango da aurten UEMAren eguna, Goizuetan

Aurten ere, udaberriarekin batera, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolatutako UEMA eguna egiteko garaia heldu da. Orioko Udala UEMAko kide da 2002az geroztik. Aurten, Nafarroako udalerriei dagokie eguna antolatzea. Hori horrela, Goizuetako Udalak bere gain hartu [...] Irakurri

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, maiatzak 31

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da. Honako gai hauek aztertuko dira: 1.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, 2/2012 kreditua aldatzeko espedienteari. Espedientea kreditua transferitzeko modalitatean egina dago. 2.- Lehen onarpena [...] Irakurri