Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, maiatzak 31

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da.

Honako gai hauek aztertuko dira:

1.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, 2/2012 kreditua aldatzeko espedienteari. Espedientea kreditua transferitzeko modalitatean egina dago.

2.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, 3/2012 kreditua aldatzeko espedienteari. Espedientea kreditua gehitzeko modalitatean egina dago.

3.- Onartzea, egoki bada, Orioko kultur etxeko atezain lanpostuaren lanaldia aldatzea

4.- Onartzea, egoki bada, ORIOKO ARRAUNKETA ELKARTEA – CRO ORIO kirol taldeari diru-laguntza bat ematea, hitzarmen arautzaile baten bitartez.

5.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantzari.

6.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko Arraunketako eta Piraguismoko teknifikazio-zentroaren horniduraren lehiaketa bidezko kontratazioa: altzari komertzialak eta aldagelak.

7.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko Arraunketako eta Piraguismoko teknifikazio-zentroaren horniduraren lehiaketa bidezko kontratazioa: gimnasiarako makinak, ergometroak, errendimendu handirako teknologiak eta hipoxia sistema intermitentea.

8.- Izendatzea, egoki bada, Udalaren laugarren ordezkaria Udalerri Euskaldunen Mankomunitaterako (UEMA), karguari uko egin zion Jokin Izagirre Zabala ordezkatzeko.

9.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren eta KARKARA TALDEA KULTUR ELKARTEAren arteko lankidetza hitzarmena sinatzea, eta alkateari ahalmena ematea hitzarmen hori sinatzeko Orioko Udalaren izenean.

10.- Onartzea, egoki bada, EAJ talde politikoak aurkeztu duen Orioko Udalaren barne araudia betetzeari buruzko mozioa.

11.- Onartzea, egoki bada, Egoitz Eizagirre Adurizek, ORIOKO HERRIRAren izenean, aurkeztu duen euskal presoei buruzko mozioa.

12.- Eskariak eta galderak.