Kiroldegia itxita egongo da abuztuaren 15etik 28ra

  Urtero garai hauetan egiten duen bezala, Karela kiroldegiak araudiak ezarritako txukuntze eta mantentze lanak egingo ditu abuztuan: igerilekua hustuko dute, filtroak eta uraren zirkuitua garbitu, bakterien aurkako tratamendua eman…  Abuztuaren 15etik 28ra bitartean [...] Irakurri

Iñaki Dieguez Triok emanaldia eskainiko du Herriko Plazan

  Euskal folk doinuak beste hainbat estilotako musikarekin uztartzen dituen Iñaki Dieguez Trio taldeak kontzertua emango du Orion abuztuaren 13an, larunbatarekin. Taldeari izena ematen dion akordeoilariarekin batera, Angel Unzu gitarrista eta Iker Telleria perkusionista [...] Irakurri

Ostegunean hasiko dituzte Gure Zirkuaren emanaldiak

  Iker Galartzaren ikuskizunaren 5. birak Orion egin du geldialdia berriz, eta abuztu osoa pasatuko du gurean. Abuztuaren 4an, ostegunarekin, hasiko dituzte emankizunak, eta hilaren 28ra arte, 16 saio egingo dituzte. Sarrerak Gure Zirkuaren [...] Irakurri

Txurrumuskiren udalekuetako haurrak Gure Zirkua bisitatu dute

  Txurrumuski aisialdi elkarteak kudeatzen dituen udalekuetako haurrak, 130 inguru, Mendibeltz futbol-zelaiaren ondoan instalatuta dagoen Gure Zirkua bisitatu dute astearte eta asteazkenean, uztailak 26 eta 27. Zirkuko arduradunek zirku-tailer bat eskaini diete haurrei. Bertan, [...] Irakurri

Bidegorriaren obrak abuztuaren bigarren astera arte luzatuko dira

  Apirilaren 6an hasi zuten autopistako eta Bikamiotako biribilguneen arteko bidegorria egiteko lana. Aste honetan bukatzekoak baziren ere, asfaltatze-lana luzatu egin da. Lanak bukatu bitartean ezin da erabiltzaileen segurtasuna bermatu, eta horregatik, bidegorriaren irekiera [...] Irakurri

Klasikoa 2022 txirrindularitza-proba Oriotik pasatuko da larunbatean

  Donostian hasi eta amaitzen den Klasikoa txirrindularitza-probaren aurtengo edizioa uztailaren 30ean egingo dute, larunbatarekin, eta Oriotik 12:17 aldera pasatuko da. Hori dela eta, N634 errepidea tarteka moztuko dute 11:20-12:30 artean. Txirrindulariak Usurbildik etorriko [...] Irakurri

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, uztailak 28

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira: 1.- 2022ko bigarren hiruhileko berankortasun-txostenaren berri ematea. 2.- 2022ko udal-aurrekontuaren bigarren hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea. 3.- Behin betikoz onartzea, egoki [...] Irakurri