Pintura erakusketa kultur etxean.

“Herri baten jakinduria” izenburu duen erakusketa zabalik da gaurtik.

Jon Galdos Kazabon “Jontxu” artista hondarribitarraren pintura eta taila lanak dira kultur etxean erakusgai daudenak.

Egilearen esanetan, bere ideia eta pentsamenduak adierazi nahi izan ditu pintura eta egurra landuz.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera (10:00-13:00 eta 16:30-20:00).

Iraupena: irailaren 13tik urriaren 7ra arte.