San Nikolas festak antolatzeko bilera deialdia egin du Udalak

 

Datorren azaroaren 5ean arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean izango da San Nikolas festak antolatzeko lehenengo bilera. Herriko elkarte, eragile eta parte hartu nahiko luketen denei gonbita luzatzen die Orioko Udaleko Kultura sailak.