Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da deialdia (171. zenbakia, 2016ko ekainaren 21ekoa).
Bi eratako laguntzak emango ditu Udalak: batetik, Gobernuz Kanpoko Erakundeei, garapen bidean dauden herrialdeetako biztanleen baldintza sozio-ekonomikoak hobetzeko jarduerak egiteko. Bestetik, gizarte-zerbitzuen alorrean lan egiten duten entitate edo erakundeei, beren egitasmo eta ekintza zehatzak finantzatzeko.
Diru-laguntza eskatzeko epea
Diru-laguntza horietako bat eskatu nahi duten elkarte eta erakundeek hilabeteko epea dute, ekainaren 22tik kontatzen hasita. Eskaerak Orioko Udalari zuzendu behar zaizkio, deialdiaren oinarrietan zehaztutako agiriak erantsiz.
Deialdiaren oinarriak
Diru-laguntzen deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren webgunetik deskargatu daiteke, honako linkean klik eginda: