2020ko azaroaren 13an Marokok bere armada bidali zuen Guergueratera, eremu hartan manifestazioak egiten ari ziren sahararrak erreprimitzeko. Sortutako egoeraren aurrean, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidenteak, adierazpen baten bitartez, amaitutzat eman du Fronte Polisarioak eta Marokoko Erresumak 1991n sinatutako su-eten konpromisoa.
Egoera larria da eta, horren aurrean, Orioko Udalak elkartasuna erakutsi nahi izan dio herri sahararrari eta, horretarako, Saharako bandera zintzilikatu du udaletxeko balkoian.