Udalbatzarra bilduko da asteartean, azaroak 30

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du azaroaren 30ean, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.

Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:

  • Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2005eko Aurrekontu Orokorraren Proiektua.
  • Lehen onarpena ematea, egoki bada, 7/2004 zenbakidun Kreditu Aldaketako Espedienteari, Udal honen Aurrekontuaren 2004ko ekitaldiari dagokiona. Kreditu Aldaketa honako modalitatean egin da: Kredituen transferentzia.
  • Onartzea, egoki bada, Udal Hilerriaren zerbitzu eta kontzesio tasaren aldaketa, nitxoen adjudikazioa administrazioaren kontzesio erregimenean egiteko.
  • Onartzea, egoki bada, Orioko Udalerriko 4.1.2. Azkue guneko Konpentsazio Proiektuaren ?5. PARTZELAKO? hiri-finkaren transmisioa, ?ORIO GARATZEN, S.L.? Udal Elkarte Publikoaren alde, eta Alkatetzari ahalmen osoa ematea eskritura publikoa sinatzeko.
  • Eginaraztea, egoki bada, ?ORIO GARATZEN, S.L.?-ri Azkue 4.1.2. eremuko 5. partzelan Oinarrizko Proiektuan jasotako obren exekuzioa, bai eta VPO/BOEn 16 etxebizitza, trasteleku eta garajeen exekuzioa ere.
  • Eginaraztea, egoki bada, ?ORIO GARATZEN, S.L.?-ri Azkue 4.1.2. eremuko 6. partzelan Exekuzio Proiektuan jasotako Haur-eskolaren (Haur-eskola, 0 ? 3 urte) obren exekuzioa.
  • Hartzea, egoki bada, uraren ziklo integrala dela-eta Osoko bilkuran hartutako akordioak.
  • Atxikitzea, egoki bada, EUDEL eta IBERDROLA DISTRIBUCI