Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du apirilaren 27an, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.
Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:
- Onartzea, egoki bada, 2004ko martxoaren 17ko ezohiko bilkurako akta.
- Onartzea, egoki bada, Orioko Balea eta Abeslari kaleen urbanizazio obrak kontratatzeko Plegu Baldintza Ekonomiko-Administratibo Partikularrak, proiektu teknikoaren arabera, prozedura irekiaz, ohiko tramitazioaz eta lehiaketa bidez.
- Udal honetako Alkatetza-Presidentziari Orioko A.I.U.3 -Hondartza- eremuan lurren salerosketarako ahalmen zabala ematea.
- Bat egitea, egoki bada, Gipuzkoako Batzar Orokorrek 2004ko otsailaren 11n ospatutako osoko bilkuran onartutako ?Presoen eskubideen aldeko ez-arauzko proposamenarekin?.
- Orioko Udal Talde Sozialistak aurkeztutako mozioa Emakumearen Nazioarteko Egunean berdintasunaren alde.
- Orioko Udal Talde Sozialistak aurkeztutako mozioa menpeko pertsonen alde.
- Orioko Udal Talde Sozialistak aurkeztutako mozioa Terrorismoaren aurka eta Demokraziaren alde.
- Eskariak eta galderak.