Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du urriaren 28an, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.
Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:
- Onartzea, egoki bada, Udalbatzarrak 2003ko irailaren 30ean egindako ohiko bilkurako akta.
- Onartzea, egoki bada, Orioko Hondartzako Eskuhartze Urbanistikorako Areako (AIU3) urbanizazio lanak kontratatzeko Baldintza Ekonomiko-Administratibo Partikularren Orria, proiektu teknikoaren arabera. Lizitazioa prozedura irekiz egingo da, ohiko tramitazioz eta lehiaketa bidez.
- Onartzea, egoki bada, Orioko Hondartzako Eskuhartze Urbanistikorako Areako (AIU3) urbanizazio lanak zuzendu eta ikuskatzeko Aholkularitza eta Laguntza Teknikoa kontratatzeko eta Segurtasun eta Osasuneko azterketa eta Kalitate Kontroleko Programa kontratatzeko Baldintza Ekonomiko-Administratibo Partikularren Orria. Lizitazioa prozedura irekiz egingo da, ohiko tramitazioz eta lehiaketa bidez.
- Onartzea, egoki bada, arkitektoaren eta arkitekto teknikoaren lanaldia aldatzea.
- Onartzea, egoki bada, kirol teknikariari plus bat aplikatzea ordu disponibilitateagatik.
- PSE-EEk aurkeztutako mozioa, genero indarkeriaren kontrako eguna 2003ko azaroaren 25ean ospatzen dela eta.
- PSE-EEk aurkeztutako mozioa, Euskadiko Autonomia Estatutuaren defentsan.
- Eskariak eta galderak.