Udalbatzarra bilduko da asteartean, urtarrilak 25

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du urtarrilaren 25ean, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.

Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:

  • Onartzea, egoki bada, Orioko Pelotari eta Iturbide kaleen urbanizazio obrak kontratatzeko Plegu Baldintza Administratibo Partikularrak, proiektu teknikoaren arabera, prozedura irekiz, ohiko tramitazioz eta lehiaketa bidez.
  • Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren Uraren Ziklo osoaren Kudeaketa arautzen duen Ordenantza.
  • Onartzea, egoki bada, 2005ko ekitaldi ekonomikoari dagokion Udal honen kredituen aldaketarako 1/2005 zenbakidun espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.
  • Behin-behineko onarpena ematea, egoki bada, Orioko Hirigune Historikoa Eraberritzeko Plan Bereziari.
  • Onartzea, egoki bada, Orioko arrantzaleen kofradiarekin sinatu beharreko hirigintza hitzarmenaren testua, eta Alkateari ahalmena ematea Orioko Udalaren izenean eta ordezkari gisa hitzarmena sinatzeko.
  • Onartzea, egoki bada, H.I.E. 2 / A.I.U. 2 eremuko ?Orioko Kirol Portuaren Sistema Orokorra? udal lurren salerosketa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari.
  • Onartzea, egoki bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin lan-hitzarmenaren testua, eta Alkateari ahalmena ematea Orioko Udalaren izenean eta ordezkari gisa hitzarmena sinatzeko.
  • Onartzea, egoki bada, Orioko Azkue eremuan Udal sustapeneko Babes Ofizialeko 16 etxebizitza eta hauen eranskinak adjudikatzeko oinarriak.
  • Onartzea, egoki bada, Orioko Udal Talde Sozialistak aurkeztutako presako mozioa lurrikarak Asiako hego-ekialdean eragindako giza hondamendia dela eta.
  • Eskaerak eta galderak.