Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du uztailaren 7an, ostegunarekin

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da.

Aztergai zerrenda:

  • 1.-Onartzea, egoki bada, 2011ko ekainaren 11ko Udalbatzarraren eraketa bilkuraren akta.
  • 2.-Onartzea, egoki bada, Udalbatzarraren bilkuren ohikotasuna.
  • 3.-Onartzea, egoki bada, Alkatearen liberazioa eta dagozkion ordainsariak.
  • 4.-Onartzea, egoki bada, Alkatearen proposamena batzorde informatzaile iraunkorrak eratzeari buruz eta horien osaketari buruz.
  • 5.-Onartzea, egoki bada, Alkatearen proposamena Udalbatzarreko kideen erregimen ekonomikoari buruz.
  • 6.-Onartzea, egoki bada, Udalbatzarreko ordezkarien izendapena ordezkatuta egon behar duen organu kolegiatu guztietan.
  • 7.-Alkateak hartutako erabakien berri ematea hainbat izendapeni buruz: Alkateordeak, Gobernu Batzarkideak, Batzorde Informatzaile iraunkorren buruak eta dagozkion delegazioak.
  • 8.-Onartzea, egoki bada, Orioko herriko jai eguna 2012 urterako.