Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Ondoko gaiak aztertuko dira:
1.- Udal kontu-hartzaileak emandako txosten honen berri ematea: Aurrekontu-egonkortasuna, jasangarritasun finantzarioa eta gastuaren erregela, Udalaren 2015eko aurrekontu propioaren likidazioaren onarpena dela-eta.
2.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 3/2016 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua gehitzeko modalitatean egina dago.
3.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 4/2016 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua transferentziko modalitatean egina dago.
4.- Onartzea, egoki bada, honako ordenantza fiskalaren aldaketa: Trakzio mekanikoko ibilgailuak udalerrietako kaleetan aparkatzea, horretarako erabakitako zonen barruan eta muga jakin batzuekin.
5.- Onartzea, egoki bada, izaera urbanoko ondasun higiezinen gaineko zergari aplikagarri zaizkion karga-tasen aldaketa, ondorioak 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituena.
6.- Onartzea, egoki bada, Orioko herriko jaieguna 2017. urterako.
7.- Onartzea, egoki bada, Orioko udal hilerriko Arautegiaren 44. eta 45. artikuluak aldatzea.
8.- Onartzea, egoki bada, udal ordezkariak izendatzea Urola Kostako Udal Elkartearen Zuzendaritza Batzorderako eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitaterako (UEMA).
9.- Eskariak eta galderak.