Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du asteartean, urriak 31

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2017ko urriaren 10eko ezohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.- Onartzea, egoki bada, Obrak, Zerbitzuak, Kirolak eta Gazteria batzordeko buru kargua dedikazio partzialarekin betetzea.

3.- Onartzea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 5/2017 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.

4.- Onartzea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 6/2017 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditua transferitzeko modalitatean.

5.- Eskariak eta galderak.