Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da.
Honako gai hauek aztertuko dira:
1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2014ko ekainaren 25eko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
2.- Udal kontu-hartzailetza zerbitzuak emandako txostenaren berri ematea. Txostena aurrekontu-egonkortasuneko, iraunkortasun finantzarioko eta gastuaren erregelako helburuak betetzeari buruzkoa da.
3.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 9/2014 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua transferitzeko modalitatean egina dago.
4.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 10/2014 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditu gehigarrien modalitatean egina dago.
5.- Onartzea, egoki bada, Ordenantza Fiskalen eta beren eranskinen aldaketa, eragina 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.
6.- Onartzea, egoki bada, auto-taxi zerbitzuaren tarifak 2015erako.
7.- Onartzea, egoki bada, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Orioko Udalaren artean izenpetu beharreko hitzarmena, mendekoen arretarako etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko, eta alkateari ahalmena ematea, egoki bada, hitzarmena izenpetzeko.
8.- Onartzea, egoki bada, Konstituzio-Auzitegiak Kataluniako kontsulta behin-behinekoz bertan behera uzteko hartutako erabakiari buruzko mozioa.
9.- Onartzea, egoki bada, liburu maileguarengatik Liburutegi Publikoek ordaindu beharreko kanona bertan behera uztea eskatzeko proposamena.
10.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, LOMCE lege organikoa Orioko herrian aplikatzeari buruz.
11.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, emakumeei zuzendutako biolentziaren kontrako azaroaren 25eko Nazioarteko Egunaren ospakizunari buruz.
12.- Onartzea, egoki bada, Itsas Enara ornitologia elkarteak aurkeztutako mozioa, Motondo eremua ehiza babesleku izendatzeko.
13.- Eskariak eta galderak.