Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da.
Honako gai hauek aztertuko dira:
1.Onartzea, egoki bada, Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko ordezko kideak izendatzea, Orioko Udalaren ordezkari gisa.
2. Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko udal etxebizitza tasatuak arautzen dituen udal ordenantzaren 9. artikuluaren aldaketari.
3. Onartzea, egoki bada, oinarriak, Orioko AIU3 eremuan ?Hondartza? Udalak sustatutako 4 etxebizitza tasatu adjudikatzeko eta Orioko Kale Nagusian sustapen pribatuko 25 udal etxebizitza tasatu adjudikatzeko.
4. Onartzea, egoki bada, ordenantza fiskalen eta beren eranskinen aldaketa, eragina 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.
5. Lehen onarpena ematea, egoki bada, 10/2011 kreditua aldatzeko espedienteari, kreditua transferitzeko modalitatean.
6. Onartzea, egoki bada, auto-taxi zerbitzuaren tarifa urbanoak aldatzea 2012rako, Urola-Kosta eskualdean.
7. Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren Barne Araudia.
8. Lehen onarpena ematea, egoki bada, elektrizitatea sortzeko eguzki plakak ezartzeko arauak finkatzen dituen udal ordenantzari.
9. Eskariak eta galderak.