Udalak udaltzain laguntzaile bat hartuko du lanerako uda honetan, eta deialdia egiten du lanpostu hori betetzeko. Deialdian parte hartzeko oriotarra izan behar da, eta langabetua. Hartuko den langilearen kontratua lan zuzenbideko erregimenean egingo da, denboraldi baterako.
Kontratuaren iraupena honako hau izango da: maiatzaren 26tik irailaren 14ra, biak barne.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA:
Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den instantzia betez. Bulego orduak: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30etara.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA:
Apirilaren 22tik maiatzaren 2ra bitarte, biak barne.
Interesatuek udal bulegoetan eska ditzakete deialdiaren oinarriak.