Zarauzko Triatloia 2016 ADI !!

ZARAUZKO TRIATLOIA 2016

 Ekainak 11

Zarauzko Triatloiak hainbat murrizketa eragingo ditu trafikoan Orioko udalerriaren inguruetan, 16:00 eta 18:45 bitartean: 

N-634 errepidea itxita egongo da Zarauztik Oriorako norabidean, 16:00 eta 17:45 bitartean.

  • GI-3161 errepidea itxita egongo da Ubegun Industrialgunetik Lokate baserriraino, 16.10 eta 18:00 bitartean.
  • GI-3710 errepidea itxita egongo Lokate baserri paretik Oriorako norabidean, 16.15 eta 18:15 bitartean.
  • Txurrukako bidea itxita egongo da, bi norabideetan, 16:30 eta 18:45 bitartean.

Bitarte horretan honako neurriak hartzeko proposamena aurkezten da, antolakuntzak burutu duen Trafiko Planaren arabera:

 

Oriora iristeko   

 Zarauztik

16:00tatik 17:45tara: Autopistaz Aritzetako norabide-aldaketaraino, eta handik buelta Orioko ordaintokian irteteko. Zarautzen boluntarioak egongo dira honen berri emanez eta autopistako tiketak banatuz.

  • 16:15tatik 18:15tara: Arrutiegia auzotik barrena (Errota jatetxera eramaten duen bidea). Errotatik Ubegun Industrialderaino lasterketako boluntarioak eta seinaleztapena egongo dira, trafikoa behar bezala bideratzeko.
    • 16:30tatik 18:30tara: ezingo da zuzenean Oriora etorri.
    • Santio eta Andatzatik barrena, uneoro. Errotondan Ertzaintza egongo da trafikoa bideratzen.
    • Zudugarai gaina eta Laurgainetik barrena, uneoro.
    • Altxerri eta Errota aldera ezingo da pasa, 16:10 eta 18:00ak bitartean
    • N-634 errepidetik, uneoro. Irteerako errotondan Ertzaintza egongo da trafikoa bideratzen.

Aiatik: 

  • 16:15tatik 18:15tara: Arrutiegia auzotik barrena (Errota jatetxera eramaten duen bidea). Errotatik Ubegun Industrialderaino lasterketako boluntarioak eta seinaleztapena egongo dira, trafikoa behar bezala bideratzeko.

Andatza – Santiotik:

16:30tatik 18:30tara: ezingo da zuzenean Oriora etorri. 

Aukera: Aiara igo eta hortik Arrutiegia auzotik eta Errotatik barrena.

 

Oriotik irteteko

 Aia aldera:         

Santio eta Andatzatik barrena, uneoro. Errotondan Ertzaintza egongo da trafikoa bideratzen.

  • Zudugarai gaina eta Laurgainetik barrena, uneoro.
  • Altxerri eta Errota aldera ezingo da pasa, 16:10 eta 18:00ak bitartean         

Zarautz aldera:

N-634 errepidetik, uneoro. Irteerako errotondan Ertzaintza egongo da trafikoa bideratzen.

  

Garraio Publikoa

 Zumaia – Donostia (UK09): 15:55tan Oriotik pasatzen den zerbitzua ezabatu egingo da.

Donostia – Zumaia (UK09): 16.30tan Oriotik pasatzen den zerbitzua ezabatu egingo da.

Orio – Aia – Zarautz (UK08): 16:45tako zerbitzua ezabatu egingo da. Hurrengo zerbitzua 18:45takoa izango da.

Zarautz – Aia – Orio (UK08): 17:55tan Zarauztik irteten den zerbitzua ezabatu egingo da.

 

Urgentziazko kasuak

Anbulantziek zein suhiltzaileek lasterketako ibilbidean sartu ahal izango dute, hala behar izanez gero.