Udan hainbat lanpostu betetzeko deialdia egin du Udalak

Udalak hainbat pertsona hartuko ditu lanerako uda honetan, eta deialdia egiten du lanpostu horiek betetzeko. Deialdian parte hartzeko oriotarra izan behar da, eta langabetua. Hartuko diren langileen kontratuak lan-zuzenbideko erregimenean egingo dira, denboraldi baterako.

LANPOSTUAK

LANPOSTUAK

  • Zaindaria kanpinerako (lau lanpostu)
  • Kabinen garbitzailea (lanpostu bat)
  • Kanpineko komunen garbitzailea (hiru lanpostu)
  • Udaltzain laguntzailea (hiru lanpostu)

Kanpineko lanpostuak izan ezik, beste guztien kontratuaren iraupena honako hau izango da: ekainaren 1etik abuztuaren 29ra, biak barne, udaltzain laguntzaile lanpostuetarako, eta ekainaren 10etik irailaren 12ra, biak barne, kabinen garbitzaile lanposturako.

Aldikako langile finkoek gaur egun betetzen duten lanpostuetakoren bat hutsik geratzen bada, langile horrek uko egiten diolako, lanpostu hori ere eskainitako beste lanpostu hauei gehituko zaie.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA

Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den instantzia betez. Bulego orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Apirilaren 2tik 23ra bitarte, biak barne.

Interesatuek udal bulegoetan eska ditzakete deialdiaren oinarriak. Lanpostu horiek betetzeko egin beharreko frogak 2004ko maiatzaren 8an egingo dira Orioko kultur etxean.