Urtarrilaren 7an hasiko dira azkenean Aita Lertxundi kaleko obrak

Altuna y Uria enpresak eskatu dio Udalari obraren hasiera atzeratzea, kontuan hartuta enpresako langileek oporrak hartuko dituztela Gabonetan. Obrak hasieran esanda bezala hasiz gero, sanikolas jaiak eta gero, espaloia zulatuko zuten eta gero dena hesituta utzi beharko zuten oporretako garai guztian. Hori ikusita, Udalak erabaki du enpresaren proposamena onartzea eta, herritarrei ahalik eta endredo gutxien sortzeko, obra beranduago hastea, urtarrilaren 7an.

Altuna y Uriak konpromisoa hartu du obraren epeak betetzeko, nahiz eta beranduago hasi.

 

Plazako obra ere geldituta egongo da Gabonetan

Plaza inguruko obra ere Altuna y Uria enpresak darama eta, beraz, obra hori ere geldirik egongo da Gabonetako oporraldia bukatu arte.

Obraren egutegia

Obra 3 fasetan egitea aurreikusten du Udalak. Lehen fasea Dikeko aldapan hasiko da eta Aita Lertxundi 24 zenbakira arte hartuko du. Bigarren fasean Aita lertxundi 26tik 30era bitarteko zatia egingo da eta, azkenik, Aita Lertxundi 32tik Aritzaga kaleko mugarainoko zatia.

Fase bakoitzak hilabete inguru iraungo du; beraz, obrak, osotasunean, 3 hilabeteko iraupena izango du.

Obrari buruzko zehaztasun gehiago, hemen:

https://orio.eus/albisteak/17178-sanikolasak-pasa-eta-gero-hasiko-dira-aita-lertxundi-kaleko-obrak