Uztailaren 31n, larunbatarekin, izango da Donostiako Klasikoa txirrindulari-lasterketa eta horrek zenbait aldaketa eragingo ditu ibilgailuen zirkulazioan, Orion.
Bi lasterketa dira, emakumeena eta gizasemeena, eta biak pasatuko dira Oriotik egunean zehar.
- Emakumeen lasterketa 09:50 inguruan iritsiko da Oriora, Donostiatik. Hortik Xuai gainera egingo du eta, Aia eta Santiago auzotik barrena, Oriotik pasatuko da berriz 10:20 inguruan.
- Gizasemeen lasterketa, berriz, 12:15 inguruan iritsiko da Oriora, Donostiatik eta, ondoren, Zarautz aldera joango da, Xuai gainetik barrena.
N-634 errepidea itxi egingo da ibilgailuen zirkulaziorako, lasterketak pasatu baino ordubete lehenagotik eta berriro irekiko da, behin ziklistak eta lasterketako ibilgailu guztiak pasatu ondoren.
Kontuan hartu egun horretan ibilgailua erabili behar duzuenok.
Barkatu eragozpenak.