Urola Kostako Udal Elkartearen “EKITEN, ekintzaile eta enpresarien ekosistema” egitasmoaren baitan, prestakuntza eskainiko zaie ekintzaile eta enpresari txikiei: webguneen posizionamendua hobetu eta Google Analitycs erreminta erabiltzeko ikastaroa.
Eguna eta ordua
Saio bakarreko ikastaroa izango da, 4 ordukoa, eta Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian emango da ekainaren 19an, asteazkenarekin, 09:30etik 13:30era.
Ikastaroaren helburua eta aztertuko diren gaiak
Ikastaroaren helburu nagusia hau da: ekintzaile nahiz enpresari txikiek beren webguneen posizionamendua hobetzea Interneteko bilatzaileetan. Horretarako, kontuan izan beharreko gako tekniko zein semantikoak eskainiko dira. Bide batez, Google Analytics erremintaren oinarrizko alderdiak ere landuko dira; batez ere, web orrialdeetako bisita kopuruak ezagutu eta hobetzeko.
Gai hauek landuko dira ikastaroan:
- Zer da posizionamendua? Bilatzaileak. Nola bilatzen dugu informazioa interneten?
- Nire web orrialdearen posizionamendua hobetzen duten oinarrizko alderdi teknikoak: domeinuak, metaetiketak, etab.
- Nire web orrialdearen posizionamendua hobetzen duten oinarrizko alderdi semantikoak: gako-hitzak, etab.
- Linkbuilding: Nire web orrialdearen posizionamendua hobetzen duten estrategiak, nire web orrialdetik kanpo.
- Analytics Googleren oinarrizko alderdiak
Argibideak eta izen-ematea
Plaza kopurua mugatua denez, ikastaroan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan:
- Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresa Sustapen (Johanna Pino)
- Tel. 943890808
- jpino@urolakosta.eus
- www.ekiten.org