Gabonetako kultur programaren barruan, Xabi Solano Maiza trikitilari hernaniarraren eta Kimua dantza-kolektiboaren musika-ikuskizuna izango da urtarrilaren 2an, 19:00etan, Karela kiroldegian.
Kontzerturako sarrerak 10 eurotan salduko dira kultur etxean astelehen arratsaldetik aurrera.
Gogoan izan aforoa mugatuta dagoela kiroldegian (220 lagun) eta, beraz, garaiz ibiltzea komeni da, txartelak eskuratzeko.
Xabi Solano Maizak ibilibide luzea du musikaren munduan eta azken aldian «Bi» izeneko diskoaren aurkezpena egiten ari da plazaz plaza Kimua dantza-kolektiboko lagunekin.
Informazio gehiago