Zabalik dago Global Training bekak eskatzeko epea

60 beka emango dira, atzerrian lanbide-praktikak egiteko.

Global Training izeneko beken deialdia Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak egin dute, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.

Gazteentzako bekak

Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera emango zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, gutxienez 6 hilabetez.

Eskaintzen diren beka horien herrialdeak, enpresak eta lan espezialitateak interneten ikusi daitezke, webgune honetan: http://www.becasglobaltraining.eus/

Bekaren ezaugarriak

Zein da bekaren zenbatekoa? 1.358 € (diru-sarreren zerga eta Gizarte Segurantza deskontatu behar da)

Noiz hasiko dira praktikak? Irteerak irailetik aurrera hasiko dira, baina, nolanahi ere, 2017ko urtea amaitu aurretik joan beharko da.

Nork eskura dezake beka? Bekak eskuratzeko, ondorengo baldintzak bete behar dira:

  • Diplomatura, lizentziatura titulazioa edo goi-mailako lanbide-heziketa izatea.
  • 30 urte bete gabe izatea 2017ko urtarrilaren 1ean.
  • Euskal Herrian erroldatuta izatea gutxienez urtebete jarraian, 2017ko urtarrilaren 1ean.
  • Atzerrian, 6 hilabetetik gorako denboraldian, praktikarik ez egin izana beste beka baten bidez.
  • Helmugako herrialdeko hizkuntzaren maila edo ingeles-maila altua edukitzea. Erreferentzia gisa, C1 maila lizentziatuek eta B2 goi mailako lanbide heziketa titulua dutenek. Titulu horien ziurtagiria azken 4 urtetakoa izanez gero, ahozko eta idatzizko froga ez da egin beharko. Ziurtagiri horiek ez dituztenek proba bat egin beharko dute (ahozkoa eta idatzia), beren maila egiaztatzeko.
  • Praktikak egiteko enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • Administrazio eta zigor arloan zigortuta ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe, eta horretarako gaitasunik gabe uzten duen legezko debekurik ere ez izatea.

Izen-ematea

2017ko ekainaren 14an hasiko da eta uztailaren 14an amaituko da (eguerdiko 12:00etan).

Ikusi informazioa webgune honetan: http://www.becasglobaltraining.eus/

Argibideak

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresentzako Zerbitzuak

Aintzane Ruesgas, enpresa@urolakosta.eus

Tel. 943890808