Zumaiako Soldadura Zentroan soldadurako hainbat ikasketa egin ahal izango dira 2017-18 ikasturtean. Izena emateko epea zabalik dago.
Urola Kostako Udal Elkarteak Zumaian duen Soldadura Zentroan hainbat ikasketa egin ahal izango dira 2017-18 ikasturtean: alde batetik, Soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketa (2 ikasturte) eta, beste alde batetik, soldadurako ikastaroa, txertatu Merkatuan proiektuaren barruan (irailetik otsailera). Hona hemen xehetasunak:
OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA: SOLDADURA, FABRIKAZIOA ETA MUNTAIA
Nori zuzendua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.
Helburua: batetik, ikasketa praktikoaren bidez, soldadura, fabrikazio eta muntaketaren oinarrizko ezagutzen jabe izatea eta, bestetik, ikasketei jarraipena ematea erdi mailako ziklo bat eginez.
Bi ikasturte: ikus edukien programa esku-orrian (PDF). Bigarren ikasturtea praktika eskualdeko lantegietan.
Egutegia eta ordutegia: irailetik ekainera. Goizeko ordutegia.
Aurrematrikulazioa: Ekainaren 5etik 16ra, Soldadura Zentroan.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren diru laguntzarekin antolatutakoa.
Argibideak eta izen-ematea: Urola Kostako Udal Elkartea, Soldadura Zentroa, Tel. 943862576,
soldadurazentroa@urolakosta.eus
SOLDADURA IKASTAROA, IRAILETIK OTSAILERA: TXERTATU MERKATUAN PROGRAMA
Nori zuzendua: gutxienez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) prestakuntza-maila duten eta langabezian dauden 16-29 bitarteko gazteei zuzendutako proiektu bat da.
Helburua: Gazteei laneratzeko aukerak eskaintzea: alde batetik, ikasketa praktikoaren bidez, soldadura ofizioa edo lanbidea ikasten; eta, bestetik, merkatuak egun eskatzen dituen gaitasunak lantzen (talde-lana, autoezagutza, komunikazioa…).
Ikastaroak bi atal izango ditu: batetik, soldadurako prestakuntza eta, bestetik, zeharkako konpetentzien lanketa. Ikus edukien programa esku-orrian.
Egutegia eta ordutegia: irailetik otsailera, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era.
Izen-ematea: uztailaren 7ra arte.
Ekimen hau Txertatu Merkatuan proiektuaren baitan garatuko da. Proiektu hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 91,89.
Argibideak eta izen-ematea: Urola Kostako Udal Elkartea, Laneratzeko Zerbitzuak, Tel. 943890808, txertatu@urolakosta.eus