Zine emanaldia izango da larunbat gauean hondartzan: Ice Age 2: el deshielo

Udako programazioaren barruan zine emanaldia antolatu du Udalak Orioko hondartzan abuztuaren 12an, larunbata, 22:30ean hasita. Proiekzioa hondartza ondoko belardian egingo da. Eskainiko den filma haurrentzako da, nagusiki eta gaztelaniazko bertsioan emango da.

Ice Age 2: el deshielo filma aurtengo martxoan estreinatu zen. Animazioko pelikula bat da, erabat ordenagailuz egindakoa, eta bereziki haurrei zuzendua dago. Ice Age pelikulak izan zuen arrakasta ikusita, Fox etxeak bigarren zatia egitea erabaki zuen, lehendabizikoaren pertsonaiak-eta erabiliz. Emaitza Ice Age 2: el deshielo hau da, aurrekoa bezain ona eta entretenigarria.

Filma gaztelaniaz proiektatuko da.

Datu gehiago pelikulari buruz:

http://www.imdb.com/title/tt0438097/

Eta kritika bat:

http://www.labutaca.net/films/40/iceage21.htm