Udalak kaleratu berri du iragarki bat, zinpekogaien zerrendak jendaurrean jarri direla jakinarazteko.
Hau da iragarkiaren testua:
Honen bitartez, honako hau jakinarazten zaie interesatu guztiei: Zinpekoen Epaimahaiari buruzko 5/1995 Lege Organikoaren (maiatzaren 23ko BOEa) 13.2 artikuluan eta zinpekogaien zerrendak osatzeko zozketa arautzen duen abuztuaren 4ko 1398/1995 Errege Dekretuaren 2. artikuluan (abuztuaren 5eko BOEa) ezarritakoa betetzeko, zinpekogaien zerrendak jendaurrean erakutsiko dira udaletxeko udal bulegoetan, 2008ko irailaren 16tik 24ra bitartean (biak barne), 8:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera.
Zerrendak 2008ko irailaren 16an 18 urte edo gehiago dituzten hautesleak jasotzen ditu, eta aldez aurretik kendu dira bozkatzeko ezgaitasuna edo inhabilitazioa dutenak. Hautesle bakoitzari zenbaki bat jarri zaio eta Gipuzkoa osoko hautesleak daude zenbakien orden korrelatiboan zerrendatuta.
Iragarki hau argitaratzen da, denak jakinaren gainean jartzeko eta dagozkion ondorioak izan ditzan.