2017/09/20

Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikaria

Orioko Udaleko funtzionarioen plantillan hutsik dagoen Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza Departamenduko maila ertaineko teknikariaren plaza jabetzan hornitzeko deialdi publikoa. 

Deialdi honen xedea hau da: lehiaketa-oposizio sistema bidez Udal honetako fun­tzionarioen plantillan ­hutsik dagoen Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikariaren plaza bat jabe­tzan horni­tzea.

Plaza hori Administrazio Bereziko Eskalan, Zerbitzu Berezietako Azpieskalan, Eginkizun Bereziak motan eta A1/A2 Sailkapen Taldean kokatuta dago.

Lanpostuaren izaera eta uneko behar bereziak kontuan izanik zehaztuko du Udalak urtean urteko lan-jardunaldia.

Hautaketa prozesua gaindi­tzen duten izangaiek lan pol­tsa bat osatuko dute, lortutako puntuazio-ordenaren arabera. Lan pol­tsa hori Orioko Udalean lanpostu berdin edo antze­koetan sor­tzen diren aldi baterako beharrak estal­tzeko erabiliko da. Lan poltsa horren iraupena lau urtekoa izango da, plaza betetzen den egunetik kontatzen hasita.