Orioko Udaleko Euskara batzordeak ‘Euskaraz bizi-bizi’ jardunaldia antolatu du azaroan, herritarren kontzientzia linguistikoan eragiteko egitasmoaren barruan.
Udalak bi urte daramatza ‘Euskaraz bizi-bizi’ egitasmoa bultzatzen, honako helburu nagusiarekin: oriotarren kontzientzia linguistikoan eragitea, euskaraz bizitzeko aukera egin dezaten.
Ahalegin horren barruan, jardunaldia antolatu du bigarrengoz (2011n egin zen lehenbizikoa) eta hainbat hitzaldi eta mahai-inguru izango dira azaroan.
JARDUNALDIAREN PROGRAMA
Azaroak 5, asteazkena
Pello Jauregiren hitzaldia: ‘Portaeratik jarrerara: hizkuntza aldaketaren gakoak’
Aurkezle: Jon Agirresarobe
Salatxo aretoan, 19:00etan.
Azaroak 10, astelehena
‘Euskara, ospeletik eguterara’ bideoa + hitzaldia.
Hizlari: Dabid Anaut
Aurkezle: Jabier Zabaleta
Kultur etxean, 19:00etan
Azaroaren 10etik 23ra
‘Euskara, ospeletik eguterara. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria’ erakusketa
Kultur etxean, goiz eta arratsaldez zabalik
Azaroak 12, asteazkena
Mahai-ingurua: ‘Nola aktibatu hiztunak?’
Parte-hartzaileak: Zigor Etxeburua, GFAko euskara zuzendaria; HPSko ordezkaria; eta Jokin Murua, Gabiriako zinegotzia
Aurkezle: Jabier Zabaleta
Salatxo aretoan, 19:00etan
Azaroak 19, asteazkena
Mahai-ingurua: ‘Nola ikusten gaituzte arnasguneetan bizi ez diren euskaldunek?’
Parte-hartzaileak: Fredi Paia, Maite Inda eta Asier Lafuente
Aurkezle: Jon Agirresarobe
Salatxo aretoan, 19:00etan
Azaroak 26, asteazkena
Mahai-ingurua: ‘Orion zer egin dezakegu hiztunak aktibatzeko?’
Herriko eragileen arteko solasa
Salatxo aretoan, 19:00etan
2011ko jardunaldiak: ‘Orio. Euskarazko arnasgunea sendotu’
Ez da aurreneko aldia Orion horrelako jardunaldi bat antolatzen dela: 2011ko otsailean ‘Orio. Euskarazko arnasgunea sendotu’ jardunaldia antolatu zuen Euskara batzordeak kultur etxean. Jardunaldi haren ondorio nagusietako bat izan zen nahitaezkoa dugula, gaur egungo Orion, herritarren kontzientzia linguistikoan eragitea, euskaraz bizitzeko hautu kontzientea egin dezaten.
Bide horretan sakontzeko antolatu du Euskara batzordeak aurtengo jardunaldia.