Gure itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltariak antolatu dituzte Urola Kostako turismo bulegoek. Xabier Alberdi historialari zarauztarrak gidatuko ditu. Xabier Alberdi itsas ondarean espezializatutako historialaria da eta asko daki eskualde honetako itsaso kontu zaharrez. Orion ezaguna da, lehen ere hitzaldiak eman izan dituelak eta, besteak beste, Orioko baserriei buruzko lan bat egin zuelako, Udalaren enkarguz.
Hitzaldi ibiltariak irekiak eta doakoak izango dira.
Egunak eta tokiak
Azaroko igandeetan izango dira hitzaldi gehienak, goizeko 11etan hasita. Hau da hitzaldien programa:
Azaroak 2, igandea: Aian
Azaroak 9, igandea: Orion
Azaroak 16, igandea: Getarian
Azaroak 23, igandea: Zumaian
Azaroak 27, osteguna: Zarautzen, Jon Maiaren hitzaldia.
Aiako hitzaldia
Aiako hitzaldia igande honetan izango da, azaroaren 2an. Laurgainen hasiko da; baina nahi dutenak Ubegun industrialdean junta daitezke eta handik joan autobusez Laurgaineraino. Hitzaldia Laurgainen hasi eta, Xabier Alberdi gidari, oinez egingo dute ibilbidea bertaratzen direnek, tarteka geldituz Xabierren azalpenak entzuteko.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, deitu Orioko turismo bulegora: 943 83 55 65.
Orioko hitzaldia
Orioko hitzaldia azaroaren 9an izango da. Xabier Alberdik herrian barrena eramango ditu bertaratzen direnak, Etxeluze parean hasi eta Frantses fabrikaren muturreraino.