Aire libreko zinema programaren barruan, bigarren proiekzioa antolatu du Udalak abuztuaren 12an, ostiralarekin. Pedro Tembouryk zuzendutako La primera ola (2015) dokumentala izango da ikusgai, gaztelaniaz, 22:00etatik aurrera.
Espainiar estatuko surfaren historia du ardatz proposamenak. Surfaren garapenean mugarri izan ziren zazpi momentu kontatuko ditu, istorio pertsonalak eta esperientzia zirraragarriak
oinarri hartuta.
Kirolari lotutako hainbat zinema-jaialditan proiektatu dute proposamena, eta kritika onak lortu ditu. Orion, udako zinema-eskaintzaren barruan proiektatuko dute, eta doan izango da.