Gaur zabalduko dira Hondartzako bideko errepidea eta bidegorria

 

Lurreko markak datorren astean margotuko dituzten arren, gaurtik aurrera zabalik izango dira Hondartzako bideko bidegorria eta errepidea, bi noranzkoetan. Lanak uda aurretik bukatu nahi zituen Udalak, baina hornidura arazoak tarteko, espero baino gehiago luzatu dira. Gaurtik aurrera, bidegorriaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.

Orioko bidegorri-sarea osatzeko, Hondartzako bidearen zatia falta zen orain arte, autopistako eta Bikamiotako biribilguneen artekoa. Obra garrantzitsua izan da Udalarentzat, eta horregatik, apirilean hasi zituzten lanak, uda aurretik bukatzeko asmoz. Nagusiki, hondartzako joan-etorriak erraztea eta eskolako ikasleei eragozpenik ez sortzea zen helburua. 

Asfalto hornikuntzari lotutako zailtasunen ondorioz, uste baino gehiago luzatu dira lanak, eta azkenik, gaur zabalduko dituzte bidegorria eta errepidea, bi noranzkoetan.

Lurreko markak, aldiz, datorren asteartean margotuko dituzte. Barkatu eragozpenak.