Maiatzean hasi zituzten San Nikolas kaleko lanak azken txanpan sartu dira. Hurrengo astean, abuztuaren 22tik 26ra, Herriko Plazatik igogailura doan zatia egokituko dute; lurra altxatuko dute eta berria jarri. Ondorioz, oinezkoentzako pasabidea itxita egongo da astelehenetik ostiralera, eta ezingo da igogailua erabili.
Udalaren asmoa pasabidea zabalik mantentzea zen, baina bidea oso estua da eta lanek irauten duten bitartean ezingo da oinezkoen segurtasuna bermatu. Horregatik, pasabidea eta igogailua ixteko erabakia hartu du Udalak.
Aurreikuspenen arabera, lanek astebete iraungo dute, baina baliteke atzeratzea. Hala balitz, asteburuan pasabidea zabalduko da, eta datorren astelehenean itxiko da berriro, lanak bukatu arte. Barkatu eragozpenak.