Uztailean bertan behera geratu zen zinema emanaldia irailaren 9an egingo da

 

Eguraldi eskasaren ondorioz, Elfkinak filmaren emanaldia bertan behera utzi behar izan zuen Udalak uztailean. Baina udako denboraldia bukatu baino lehen, irailaren 9an, ostiralarekin, egingo da proiekzioa Herriko Plazan, 21:00etan.

Eguraldiaren iragarpena ikusita eta lehenago iluntzen duenez, saioa Herriko Plazan egitea erabaki du Udalak, ohi baino ordubete lehenago (21:00etan).