Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza anbulatorio ondoko arranpla egokitzeko lanak egiten ari da egunotan. Arranplaren erabilera aldatu egin da, eta herritarrek gero eta gehiago erabiltzen dute bainatzeko. Hori dela eta, hormigoiz estaliko dute, arranplak zeuzkan zuloak tapatu eta koskak leuntzeko.
Gaur, irailaren 21ean, bota dute hormigoia, eta ondoren, zepillo bat pasatuko diote gainazala latzagoa izan dadin, jendea ez irristatzeko. Lanak egunotan bukatuko dituzte.