Orioko Gure Esku Dago taldeak bilera irekia deitu du datorren ostegunerako, martxoak 26.
Bilera kultur etxean izango da, 18:30ean hasita, eta irekia da parte hartu nahi duten oriotar guztientzat.
Orioko Gure Esku Dago taldea iaz osatu zenean ez zen egin deialdi zabalik eta, beraz, taldekideei garrantzizkoa iruditu zaie orain egitea, aurten taldeak antolatuko dituen ekitaldietan ahalik eta parte-hartzerik zabalena bultzatzeko eta lan-taldea sendotzeko.
Beraz, Gure Esku Dago taldeak dei egin nahi die erabakitzeko eskubidearen alde dauden oriotar guztiei, bileran parte hartzeko eta talde-lanean biltzeko.