Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:00etan hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:
1.- Onartzea, egoki bada, 2015eko ekainaren 13ko udalbatzarra eratzeko bilkuraren akta.
2.- Onartzea, egoki bada, udalbatzarraren bilkuren maiztasuna.
3.- Onartzea, egoki bada, alkatearen eta zinegotzien liberazioak eta dagozkien ordainsariak.
4.- Onartzea, egoki bada, alkatearen proposamena batzorde informatzaile iraunkorrak eratzeari buruz eta horien osaketari buruz.
5.- Onartzea, egoki bada, alkatearen proposamena udalbatzarreko kideen erregimen ekonomikoari buruz.
6.- Onartzea, egoki bada, udalbatzarreko ordezkarien izendapena udalak ordezkatuta egon behar duen organo kolegiatu guztietan.
7.- Alkateak hartutako erabakien berri ematea hainbat izendapeni buruz: alkateordeak, gobernu batzarkideak, batzorde informatzaile iraunkorren buruak eta dagozkion delegazioak.
8.- Onartzea, egoki bada, Orioko herriko jai eguna 2016. urterako.