Udalak herriko lorategiak berritzeko lanen barruan, Eusko Gudari eta Kaia kaleen arteko bidegurutzean dauden loreak aldatuko ditu bihar, azaroaren 10ean, asteartearekin, 10:00etan.
Loreak oraindik egoera onean daudenez, Udalak herritarrei horiek aprobetxatzeko aukera eskaini nahi die. Hala, nahi duten herritarrek, 10:00etan bertara gerturatu eta landareak etxera eramateko aukera izango dute.
