Donostian hasi eta amaitzen den Klasikoa txirrindularitza-probaren aurtengo edizioa uztailaren 29an egingo dute, larunbatarekin, eta bi alditan pasatuko da Oriotik: goizeko 11:30ak aldera eta arratsaldeko 15:45ean, gutxi gorabehera. Hori dela eta, N-634 errepidea moztu egingo dute, tarteka.
Proba 11:00etan abiatuko da Donostiatik, eta txirrindulariak Usurbildik etorriko dira. Zarautzera bidean, N-634 errepidetik igaroko dute herrigunea, eta 11:00etatik 12:00etara egongo da itxita errepidea. Beraz, herritik irteteko Txanka-Hondartza bidea erabili beharko dute herritarrek.
Bigarren aldian, lasterketa 15:45 aldera pasatuko da Oriotik, eta errepidea ordubete lehenago itxiko da. Kasu honetan, lasterketa Igeldoko Bentatik jaitsiko da Txankako biribilguneraino, eta han N-634 errepidea hartuko dute txirrindulariek Usurbil aldera, herria igaro gabe. Horregatik, 14:45etik 16:30era itxiko da errepidea. Kasu honetan, herritik irteteko, Zarautz aldera egin beharko da herrigunetik.
Barkatu eragozpenak.