Gure Zirkuak ostiralean hasiko ditu Orioko emanaldiak

 

Uztailaren 26an heldu ziren Oriora, eta ordutik, karpa eta gainerakoak jarrita ditu Gure Zirkuak Mendibeltz futbol-zelaiaren inguruan. Ostiral honetan, abuztuak 4, hasiko dituzte emanaldiak, eta sarrerak eskuragai daude haien webgunean.

Lau aste egingo dituzte gurean, abuztuaren 4tik 26ra. Lehenengo eta azkeneko asteetan, hiruna saio eskainiko dituzte, eta abuztuaren 7ko eta 14ko asteetan, aldiz, bost saio. Emanaldi gehienak 19:00etan izango dira, eta igandetan bi pase izango dira: lehena eguerdiko 12:00etan, eta bigarrena, ohi bezala, 19:00etan.

Sarrerak online soilik eskuratu daitezke Gure Zirkuaren webgunearen bidez, eta iazkoarekin alderatuta, ikuskizun berria izango da aurtengoa. Haur, heldu eta gazte, animatu eta gozatu euskal zirkua!