Urtero bezala, musika protagonista duen egitaraua prestatu du Orioko Udalak inauterietarako. Otsailaren 10ean ospatuko dira, larunbatarekin, eta egun berean izango da Oriaren jaitsiera ere; azken honen inguruko informazioa aurrerago emango du Orio Arraun Elkarteak.
Hau izango da otsailaren 10eko programa:
- 12:00 Burrunba elektrotxaranga, Herriko Plazatik hasita.
- 14:00 Herri-bazkaria pilotalekuan.
- 16:00 Oria ibaiko traineru-jaitsiera, errioan.
- 17:00 Herriko txaranga kalez kale ibiliko da, frontoitik hasita.
Menua eta txartelak
Pilotalekuko herri-bazkarian hiru menu ezberdin izango dira:
- Helduentzako menua: Entsalada mistoa, oilaskoa parrillan, txerri-saiheskiak parrillan eta Ezeizako pasteltxoak. Ogia, kafea eta edariak. 20 euro.
- Haurrentzako menua: Patea, urdaiazpiko-kroketak, oilaskoa parrillan eta izozkia. Ogia eta edariak. 12 euro.
- Menu beganoa: Entsalada mistoa, barazki-menestra, lasagna beganoa eta fruta. Ogia, kafea eta edariak. 20 euro.
Bazkarirako txartelak salgai egongo dira gaur arratsaldetik hasita, urtarrilak 24, kultur etxean.