Lorratzak taldeak kontzertua emango du Orioko kultur etxean martxoaren 17an, ostiralarekin, 22:30ean hasita.
Lorratzak lau neska andoaindarrez osatutako musika taldea da: Malen Otxoa, Garazi Jauregi, Maddi Etxeberria eta Rebeca Gestoso. Gitarra, biolin, ukelele eta ahotsarekin laguntzen dituzte kantuak, modu akustiko eta apaindura gutxikoan. Estilo propioa garatu dute orain dela hiru urte juntatu zirenetik. Hasiera batean denbora pasa gisa hartzen zuten abestea; baina, 2016ko otsailean lehen diskoa kaleratu zuten (‘Oinutsik’ izenekoa) eta, geroztik, indarra hartu du beren proiektuak.
Taldea, esanda bezala, lau neskek osatzen dute; baina, azken aldian, Aitor Ibarguren gitarristaren laguntza ere badute zuzeneko emanaldietan.
Gonbitak dagoeneko eskura daitezke
Lorratzak taldearen emanaldia doan izango da; baina, aretoaren aforoa mugatuta dagoenez, aldez aurretik hartu behar dira gonbitak. Udalak 120 gonbita prestatu ditu eta dagoeneko eskura daitezke kultur etxean bertan.
Kontzertua Euskaraz bizi-bizi programaren barruan antolatu du Udalak.