Alex Marotoren argazkiak izango dira ikusgai kultur etxeko areto nagusian maiatzaren 2tik 19ra bitartean.
Erakusketari ‘Bideko ateak’ izena jarri dio Alex Marotok eta erakutsiko dituen argazkiak munduan barrena, han eta hemen, topatu dituen ateenak dira. Era guztietako ateak ageri dira argazkietan, forma, material eta ezaugarri desberdinetakoak.
Erakusketa zabalik izango da bi astez, goiz eta arratsaldez: 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.