Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du asteazkenean, urriak 30

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:

1. 2024ko hirugarren hiruhileko berankortasun-txostenaren berri ematea.

2. 2024ko udal-aurrekontuaren hirugarren hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.

3. Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 6/2024 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kredituak deuseztatzeagatiko bajen modalitatean.

4. Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 7/2024 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditua transferitzeko modalitatean.

5. Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 8/2024 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditu gehigarrien modalitatean.

6. Adjudikatzea, egoki bada, Orioko kanpinean aisialdiko igerilekua eta ur-parkea eraikitzeko obraren kontratazioa prozedura ireki sinplifikatu baten bidez.

7. Onartzea, egoki bada, klausula partikularren plegua, Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren barruko «Zabalgunea» izeneko 3. eremuko «3.1. Frontoia» jarduketa-unitateko 1.1. partzelaren partaidetza zatiezin bat (%20,32) lehiaketa publiko bidez besterentzeko.

8. Onartzea, egoki bada, uraren ziklo osoaren kudeaketarako agindua, eta Orioko Udalaren eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren artean horretarako sinatuko den hitzarmena.

9. Onartzea, egoki bada, klausula administratibo partikularren eta baldintza teknikoen pleguak, Orioko Udalaren kirol-instalazioetako kirol-zerbitzuen eta zerbitzu osagarrien kontratuaren lizitazioa arautuko dutenak.

10. Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko erregelamenduari.

11. Eskariak eta galderak.