Kultur teknikari laguntzaile bat kontratatzeko deialdi berria zabaldu du Udalak

Lanbideren Next Generationeko dirulaguntzen bidez, kultur teknikari laguntzaile bat kontratatzeko hirugarren deialdia egin du Udalak. Deialdi hau ere Lanbideren bidez egin da, eta izena emateko epea azaroaren 8ra arte egongo da zabalik. Hemen eskaintza.

16 eta 29 urte arteko gazteei zuzendutako aldi baterako lan-kontratua da, eta praktika profesionala lortzeko helburua du. Hauek dira bete beharreko baldintza nagusiak:

  • 16 eta 29 urte artean izatea
  • 3 urte baino gutxiago igaro izana eskaintzan zerrendatuta dauden titulazioetako bat eskuratu zenetik.
  • Aurrez titulazio horri lotuta praktika profesionala lortzeko kontraturik egin ez izana.

Xehetasun gehiago, Lanbideren eskaintzan.