Urtarrilaren 5eko Errege Magoen etorrera antolatzeko hitzordua jarri du Orioko Udalak. Bileraren helburu nagusia kabalgata antolatzeko boluntarioz osatutako lan-taldea sortzea izango da, eta horregatik, Udalak dei egiten die interesa duten herritarrei bileran parte hartu dezaten. Hitzordua azaroaren 6an izango da, 19:00etan, Salatxo aretoan.