Gipuzkoako Organoak XXXV. Zikloaren baitan, Mikel Ansola organo-jotzaile bizkaitarrak kontzertua emango du San Nikolas elizan. Ostiralean izango da, azaroak 22, 20:00etan hasita.
Ansola Markina-Xemeinen jaio zen 2000an. Bere herrian eta Ondarroako musika eskolan hasi zituen bere musika ikasketak, eta Bergarako musika eskolan jarraitu zuen organoa ikasten. 2018 eta 2021 artean Musikene Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian hasi zituen Goi-Mailako ikasketak, eta 2023an bukatu zituen Stuttgart-eko HMDK eskolan; egun, Master ikasketak burutzen ari da unibertsitate horretan, eta 2021eko urritik Stuttgart-eko Petruskirche elizako organojole titularra da.
Gaztetatik aritu da kontzertuak eskaintzen Espainian eta Alemanian; bakarlari bezala, lau eskutara edo abesbatzak lagunduz. Bere hurrengo ekitaldiei dagokienez, urtarrilean Bartzelonako Katedralean egingo den XXXV. Kontzertu zikloan izango da.
Hauxe izango da Orioko emanaldiko programa:
- Franz Tunder (1614- 1667)- Praeludium II in g
- Georg Böhm (1661-1733) – Choralpartita, Herr Jesu Christ, dich zu uns wend
- Dietrich Buxtehude (1637- 1707) – Praeludium in g-moll, BuxWV 148
- Johann Sebastian Bach (1685-1750) – Praeludium und Fugue in a-moll, BWV 551
- Charles-Marie Widor (1844-1937) – Symphonie No.9 in c minor, Op.70 “Gothique”: II. Andante Sostenuto
- Johann Sebastian Bach (1685-1750) – Passacaglia und Thema Fugatum in c-moll, BWV 582