Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia emanda dauka gaur-biharretarako, euria eta haizeagatik eta, hori dela-eta, Udalak zenbait neurri hartu behar izan ditu, guztion segurtasuna bermatzeko.
Alde batetik, barrakak itxita egongo dira larunbatean eta igandean. Kaleko salmenta-postuak ere ez dira jarriko, arrazoi beragatik.
Programa berria
Bestetik, Udalak berrantolatu egin du festa-programa, aldaketa batzuk eginda. Hau da larunbateko eta igandeko programa berria:
Larunbata
Arratsaldean, segurtasuna bermatzeko, kiroldegia izango da festa-gunea.
14:30: Herri-bazkaria kiroldegian.
16:30 Erraldoi eta buruhandiak, musika-eskolako trikitilari eta panderojoleekin batera, kiroldegian.
17:30 Joselontxos txarangaren saioa, kiroldegian.
Gozategiren eta DJ Bonen emanaldia, bertan behera geratu da.
Igandea
Egun osoan, segurtasuna bermatzeko, Udalaren kirol-instalazioak bihurtuko dira festa-gune.
06:00 Gaupaseroen argazkia.
09:00 3×3 saskibaloi-festa, kiroldegian.
11:00 Ekain pailazoa, frontoian.
12:00 Talo-jana eta erraldoi eta buruhandiak, frontoian.
16:00 Mus-txapelketa, Arraunetxen.
18:30 Goxua’n Salsa kontzertua, kiroldegian.
Udalak zuhur jokatzeko deia egiten die herritarrei: abisu horia errespetatu eta kontuz ibili, bereziki zabalgune irekietan eta itsas ondoan.