Gozategirekin eta DJ Bonekin hitz eginda, Udalak abenduaren 25eko iluntzerako lotu du haien kontzertua. Herritarrok, beraz, aukera izango dugu, Gabon giro goxoan kontzertu ederra gozatzeko. Mari Domingiren opari ederra izango da!
Egoera zailak aukera ere izaten dira askotan, aprobetxatzen jakinez gero, eta halaxe gertatu da Udalak gaur bertan behera utzi behar izan dituen kontzertuekin. Udalaren helburu nagusienetako bat zaintza da eta horrelako erabakiak honela ulertu behar dira. Musikariak eta herritarrak zaindu behar ditugu eta hori izan da erabakiaren arrazoia.
Mila esker Gozategi taldeko lagunei eta DJ Boni, aldaketa egiteko eman dizkiguten erraztasunengatik!
Abenduaren 25a sekulakoa izango da!