Datorren ostiralean, abenduak 27, pilota-jaialdia jokatuko da herriko frontoian, 17:00etan hasita: Imanol Ibarguren III. memoriala. Jaialdia herriko festetan egitea aurreikusten zen, baina, hezetasuna dela-eta, frontoia ez zegoen erabiltzeko moduan eta partida atzeratzea erabaki zuten pilota-elkarteak eta Udalak.
Ospele Euskal Pilota Klubak antolatu du jaialdia. Elkarteak lan handia egiten du urte osoan, herriko gaztetxoentzat eta pilotarientzat entrenamenduak eta partidak antolatzen.